2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea

Biziz Bizi. Bizikletaz garraio sistema jasangarriaren bila

Uxue López, Ane Merino eta Mireia Blázquez

Hainbat era daude planetan jasangarritasuna lortzeko, ohikoenak birziklatzea, berrerabiltzea, murriztea, etab.  Baina gure ustez garraio sistema ekologiko bat erabiltzea garrantzitsuena da.
Garraioa garrantzia handia dauka gizarte eta ekonomiaren garapenean.Azken urteetako garraioaren etengabeko hazkundea eta honen aurreikuspenak ikusita, esan dezakegu garraio jasangarria baten ideia lortzea nahiko zaila dela.Garraioaren jasangarritasuna lortu nahi da, hau da, ingurumenean inpaktu txikia duten mugikortasuna erabiltzea.
Atzo biziz biziko partaide batekin egon ginen eta azaldu zigun ze motatako proiektuak dituzte eta zeintzuk dira haien helburuak.

Haiek bizikleta garraiobide gisa bultzatzen dute, noski mugikortasun politiketan sartuz. Urtean zehar hainbat proiektu egiten dituzte, adibidez  bizikletaz ibiltzen ikasi nahi duten helduentzako ikastaroak egiten dituzte urtean zehar.

2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

Multinazionalak eta bidezko Merkataritza

Lorena Cabria, Oier Sáenz eta Ainhoa Corral.

Askotan argitaratu dira multinazionalen esplotazioari lotutako albiste asko. Deslokalizazioa erabiliz, multinazionalak ekoizpen-kostu txikiagoa daukan herrialdetara bidaltzen dute haien ekoizpen-fabrikak, bertan soladatak txikiagoak baitira. Esaterako, Primark arropa dendak bere ekoizpenaren zati handi bat Bangladeshen egiten du, eta bertan arazoak izan ditu, haien lantegia erori egin zelako baldintza kaskarretan zegoelako. Multinazionalen esplotazioari lotutako telesail bat sortu dute SweatShop deitutakoa. Bertan, hiru neska-mutil, herrialde garatuetakoak, Bangladesh-era doaz bertako langileekin lan egitera, eta horri esker, ikus dezakegu zelako baldintzetan lan egiten duten hango langileek.

2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

Makala II, espazio autogestionatu bat Barakaldon


Aitor Yáñez eta Eder Niño.

Autogestioa hitzak grekeraz auto=norberak egitea eta gestio=kudeaketa esan nahi du. Hau da, edozein elkarteren antolakuntzan parte hartzen duten pertsonen elkarlanean oinarritzen da, kanpoko eragileen (udaletxea, gobernua…)  parte hartzerik gabe. Anarkismoaren barruan dauka jatorria; XIX. Mendean sortu zena.

Barakaldon eremu autogestionatu ugari aurki ditzakegu (La Huertaka, BGA, Makala II gaztetxea....). Guk azken honetara jo dugu, San Bizente auzoan kokaturiko lokal okupatua ezagutzeko.

Gaztetxe hori Barakaldoko Gazte Mugimendu izeneko antolakundeak kudeatzen du, eta bertan militatzen duen Maialen elkarrizketatu dugu.