2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

Makala II, espazio autogestionatu bat Barakaldon


Aitor Yáñez eta Eder Niño.

Autogestioa hitzak grekeraz auto=norberak egitea eta gestio=kudeaketa esan nahi du. Hau da, edozein elkarteren antolakuntzan parte hartzen duten pertsonen elkarlanean oinarritzen da, kanpoko eragileen (udaletxea, gobernua…)  parte hartzerik gabe. Anarkismoaren barruan dauka jatorria; XIX. Mendean sortu zena.

Barakaldon eremu autogestionatu ugari aurki ditzakegu (La Huertaka, BGA, Makala II gaztetxea....). Guk azken honetara jo dugu, San Bizente auzoan kokaturiko lokal okupatua ezagutzeko.

Gaztetxe hori Barakaldoko Gazte Mugimendu izeneko antolakundeak kudeatzen du, eta bertan militatzen duen Maialen elkarrizketatu dugu.


Hainbat gaztek euren proiektu politikoa askatasunez aurrera eramateko helburuarekin okupatu zuten gune hau. Beraien jarduerak eta proiektuak eurek antolatuak dira (tailerrak, kontzertuak, hitzaldiak…).  Horretarako, beren burua antolatzeaz gain beharrezkoak diren diru sarrerak eta materialak eskuratzen dituzte plangintza ekonomiko bat eraikiz. Horretarako; bertan dagoen barran edariak eta pintxoak saltzen dituzte, dirua lortzeko jaiak prestatzen dituzte, eta bonolaguntzak eta kamisetak saldu ere bai.

Plangintza ekonomiko horretatik lortutakoarekin, herritik eta herriarentzat ekintza asko eskaintzen dituzte:
  • Formakuntza saioak
  • Tailerrak (software, pandero, zumba, slakline…)
  • Kontzertu akustikoak.

Hala ere, ezin  dugu ahaztu aurrekontuaren zati handiena gazte horiek Barakaldoko gizartean identifikaturiko arazoei aurre egiteko bideratzen dituztela eta hori egiteko erabilitako materiala erostera (pankartak, tintak, pintura…).


Egun, gaztetxe honek zenbait arazo pairatzen ari ditu administrazioarekiko. Izan ere, duela bi urte okupatu zutenean polizia agertu zitzaien bilera batean zeuden bitartean. Eta hango 12 gazte identifikatu zituzten. Aurten, epaiketa baten ostean, gaztetxea husteko eta 11.600 euroko isuna ordaintzera behartu dituzte. Sententzia hau bidezkoa ez dela uste dutenez, gazteak zenbait proiektu eta jarduera sortu dituzte, herriari egoera hau ezagutarazteko eta prestatutako jardueretatik ateratako dirua isuna ordaintzeko erabiltzeko. Gainera, proiektua ziurgabetasun handi batean murgilduta dago, kaleratzea noiz gertatuko den zain baitaude.




Eskerrik asko Maialen, gure galderei erantzuteagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.