2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

Multinazionalak eta bidezko Merkataritza

Lorena Cabria, Oier Sáenz eta Ainhoa Corral.

Askotan argitaratu dira multinazionalen esplotazioari lotutako albiste asko. Deslokalizazioa erabiliz, multinazionalak ekoizpen-kostu txikiagoa daukan herrialdetara bidaltzen dute haien ekoizpen-fabrikak, bertan soladatak txikiagoak baitira. Esaterako, Primark arropa dendak bere ekoizpenaren zati handi bat Bangladeshen egiten du, eta bertan arazoak izan ditu, haien lantegia erori egin zelako baldintza kaskarretan zegoelako. Multinazionalen esplotazioari lotutako telesail bat sortu dute SweatShop deitutakoa. Bertan, hiru neska-mutil, herrialde garatuetakoak, Bangladesh-era doaz bertako langileekin lan egitera, eta horri esker, ikus dezakegu zelako baldintzetan lan egiten duten hango langileek.


Honekin lotuta, gero eta GKE eta erakunde gehiago esplotazioaren kontrako mugimenduak egiten ari dira, eta mugimendurik nagusiena Bidezko Merkataritzaren sustapena izan da, Bidezko Merkataritza ziurtatzen duten label edo ziurtapenak bultzatuz eta produktuak saltzeko dendak eta bestelako bitartekoak eratuz. Bidezko Merkataritza garapen bidean dauden herriek merkataritza egitura nagusian pairatzen duten esplotazio-egoerari aurre egiten dion gizarte mugimendu eta ekimen ekonomikoa da. Aldi berean, garapen bidean dauden herriei garapen autonomorako bidea zabaltzeko aukera gisa hartzen da, zuzeneko laguntzak baztertu egiten baititu.
 
Elikadura produktuak eta artisautzako produktuak izaten dira bidezko merkataritzako produkturik garrantzitsuenak, hala nola txokolatea eta kafea, multinazionalak kontrolatzen baitituzte merkatu horiek garatu gabeko herrialdeetan.
Bidezko merkataritzak oinarri hauek dauzka:
  • Aukerak sortzea desabantaila ekonomikoak dituzten ekoizleentzat
  • Gardentasuna eta erantzukizuna sustatzea
  • Bidezko merkataritza-jarduerak sustatzea
  • Bidezko prezioa ordaintzea
  • Haurren lanik eta behartutako lanik ez egotea ziurtatzea
  • Berdinatsuna lortzeko konpromisoa
  • Lan-baldintza onak bermatzea
  • Gaitasunak garatzen laguntzea
  • Ingurumena errespetatzea
Ingurumenari dagokionez, kalte handiak eragitez dizkiote multionazionalek. Izan ere, erabiltzen dituzten ekoizpen-metodo kaskarrak eta hirugarren munduko herrialdeetatik herrialde garatuera produktuak eramateko garraioak asko kontaminatzen dute gure atmosfera.
Bidezko merkataritzaren alde dagoen ONG bat Oxfam Intermon da eta beraz Oxfam Intermoneko boluntario bati elkarrizketa  egin genion honi buruz hitz egiteko. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.