Clickatu hemen elkarrizketa deskargatzeko.
2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena
ELKARRIZKETA: Gerra Zibila Muskizen, Anparoren eskutik
Clickatu hemen elkarrizketa deskargatzeko.
ELKARRIZKETA: Jose Sanchez, 1934an jaioa, Barakaldokoa.
Enara Herranz, Alazne Sesmero, Gaizka Castillero eta Irati Diego

Jose Sanchez eta Julia Perez Barakaldon jaio ziren, guda garaian. Lehenengo pertsonan bizi izan zituzten gerraren ankerkeria eta haren ondorioak.
Gosea, hotza, txirotasuna eta heriotza ate-jo etengabean.
Historiaren lekuko eta biziraule izan direlako jasotzen dugu gaur haien testigantza. Eta historia eraiki zutelako kontatzen digute gaur haien istorioa.
ELKARRIZKETA: Autarkia eta estraperloa Espainiako gerraoste garaian
Uxue Casanova, Uxue Valero, Jon Rivero eta Iraide Calderón
Espainiak gerra zibilaren ostean beraren biztanleriaren eta bere gaitasun produktiboaren zati handi bat galdu zuen . Eskasiaren ondorioz, miseriak eta gose egoerak sortu ziren. Frankoren alderdia indarkeria areagotu zuen errepresioarekin eta zigorren bidez. Honen ondorioz, irabazleen (Frankoren alderdikoek) eta galtzaileen (errepublikanoak) artean desberdintasun handia zegoen, ez zegoen adiskidetzeko modurik.
Elkarrizketa hau gerra zibilaren gerraostea bizi izan zuen Teodoro izeneko agure bati egin diogu, beraren herriaren eta familiaren egoera ekonomikoari buruz galdetu diogu, baita Francoren erregimenari buruzko hainbat galdera egin dizkiogu, nola eragiten zuen bere diktaduraren murrizketak eta zer egiten zuten bizitzari aurre egiteko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)