Uxue Casanova, Uxue Valero, Jon Rivero eta Iraide Calderón
Espainiak gerra zibilaren ostean beraren biztanleriaren eta bere gaitasun produktiboaren zati handi bat galdu zuen . Eskasiaren ondorioz, miseriak eta gose egoerak sortu ziren. Frankoren alderdia indarkeria areagotu zuen errepresioarekin eta zigorren bidez. Honen ondorioz, irabazleen (Frankoren alderdikoek) eta galtzaileen (errepublikanoak) artean desberdintasun handia zegoen, ez zegoen adiskidetzeko modurik.
Elkarrizketa hau gerra zibilaren gerraostea bizi izan zuen Teodoro izeneko agure bati egin diogu, beraren herriaren eta familiaren egoera ekonomikoari buruz galdetu diogu, baita Francoren erregimenari buruzko hainbat galdera egin dizkiogu, nola eragiten zuen bere diktaduraren murrizketak eta zer egiten zuten bizitzari aurre egiteko.
1- Zein urtean jaio zinen?
Ni 1935. urtean jaio nintzen.
2- Ze herritan?
Fontihoyuelosen, Valladoliz-eko probintzia bat.
3- Zein motatako familian jaio zinen?
Nire familian 8 ginen, aita, ama eta gero 6 neba-arreba.
4- Zein zen zure familiaren egoera ekonomikoa?
Ez geneukan diru askorik baina elikatzeko behar genuena bai, orduan nahiz eta egunero ezin genituen jan elikagai mota asko, adibidez: txerria, behiak, arraina, esnea… ez genuen gosea pasatzen, garia, zerealak… genituelako.
5- Zertan jarduten zen zure familia?
Nire aita nekazaritzan aritzen zen, beste gizon batentzat lan egiten zuen, astero soldata ematen ziona.
Lurretan gehien ereintzen zena garia, zerealak eta garagarra zen, baina kantitate gutxiagotan ere lekaleak ereintzen ziren.
6- Zure etxean norbait gehiago lan egiten zuen soldata baten truke? Nork? Zertan?
Urtean zehar nire ama etxean lan egiten zuen etxeko lanak egiten baina udan nire aitarekin lan egiten zuen lurrak ereintzen.
Geroago nik eta nire neba-arrebak 12 urteekin udan baita lurran laguntzen genuen belar txarrak kentzen eta aitaren buruzagia 5 peseta (0,03€) ematen zizkigun bakoitzari.
7- Zenbat irabazten zenuten nekazaritzan aritzen?
Aitaren soldata astero 50 edo 60 pesatakoa (0,35€) zen gutxi gora behera baina udan kanpoko lurretara eramaten zuten beste gizon batzuekin eta hor bi hilabeteak 500 pesetara (3,01€) ordaintzen zizkioten eta gainera elikatzen zuten eta alojamendua ematen zioten.
8- Zertara dedikatzen zen zure herriko jendea?
Gehienak nire aita bezala nekazariak ziren eta beste gizon batzuentzat lan egiten zuten.
9- Orduan, zure herriko egoera ekonomikoa ez zen oso altua ezta?
EZ, EZ, EZ, ez zeuden aberatsak agian 4 edo eta hauek lurren jabe ziren eta langileak kontratatzen zituzten.
10- Ba al zeuden Falangeren jarraitzailerik zure herrian?
Gehiengoak Francoren jarraitzaileak ziren, etxean ama ezkerreko alderdien alde egiten zuen baina isilpean mantentzen zuen bestela hil zezaketen. Aldiz, aitari berdin ematen zion, paso egiten zuen gai horietaz.
11- Zer nolako eragina zeukan diktaura bizi zinen lekuan?
Beste herrietan bezala, jarraitzaileak ez zirenek isilpean mantendu beharra zeukaten bestela...
12- Noizbaitetan erabili behar izan duzu arrazionamenduko kartilla?
Askotan…
13- Zein elikagai mota jasotzen zenituzten?
Azukrea, lekaleak, garia, olioa… bizi irauteko beharrezkoak zirena, adibidez haragia ez zen sartzen hori zuk erosi behar zenuen eta ahal bazenuen.
Gero baita tabakoa kontrolatuta zegoen.
14- Zenbat kantitate jasotzen zenuten?
Elikagai bakoitzaren arabera, adibidez, olioa 2l bakarrik ematen zizkizuten hilabete osorako eta azukrea 1’5kg edo 2kg. Lekaleak bakarrik ematen zizkizuten behar bazenituzten eta 3kg edo 4kg jasotzen zenituen.
Gero tabakoa kontsumitzen zutenek kontrolatu behar zuten zenbat zigarro kontsumitzen zituzten kutxatxo bat bakarrik ematen baitzuten pertsona bakoitzeko hilabetean.
15- Estraperloa ezagutzen duzu?
Bai, noski, garai hartan asko praktikatzen zen.
16- Noizbaiten herriko norbait praktikatu du?
Bai, askok, gehienak garia saltzen zuten, baina baita produktuak erosteko erabiltzen zuten, zenbait gauzen beharra nabaritzen zelako eta ez zegoen beste modurik erosteko.
17- Nola egiten zuten?
Normalean gauean egiten zen, polizia ez ikusteko eta produktuak ez konfiskatzeko.
18- Zure familian praktikatua izan da?
Seguruenik zerbait erosi genuela baina produktuak saltzeko inoiz ez.
19- Zer gertatzen zen harrapatzen bazuten norbait praktikatzen?
Normalean bakarrik produktuak kentzen zizkizuten baina baita batzuetan zigorrik jaso ahal zenituen.
20- Nola erreakzionatu zuen herria Franco hil zenean eta diktadura amaitu zenean?
Fontihoyuelosen txarto, gehiengoak bere jarraitzaileak zirelako baina etxean ama asko poztu zen.
21- Eta azkenik, nola erreakzionatu zenuen zuk?
Nik nire ama bezalako ideologia nuenez baita poztu egin nintzen.
Mila esker gurekin gaur elkarrizketa hau egiten egon zarelako.
Mila esker zuei egin nahi izateagatik.
x
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.