Enara Herranz, Alazne Sesmero, Gaizka Castillero eta Irati Diego

Jose Sanchez eta Julia Perez Barakaldon jaio ziren, guda garaian. Lehenengo pertsonan bizi izan zituzten gerraren ankerkeria eta haren ondorioak.
Gosea, hotza, txirotasuna eta heriotza ate-jo etengabean.
Historiaren lekuko eta biziraule izan direlako jasotzen dugu gaur haien testigantza. Eta historia eraiki zutelako kontatzen digute gaur haien istorioa.
- Nolakoa zen bizitza gerra-ostean?
Gerra baten bat gertatzen denean, herrialdea praktikoki erabat suntsituta geratzen da, eta ekonomia desagertu egiten da. Gerra zibilaren ostean, Espainia oso egoera txarrean zegoen, eta guztia berrestrukturatu behar izan zen. Horregatik, lan-eskari handia zegoen, ia inor ez zegoen langabezian, baina oso soldata baxuak eta baldintza txarrak genituen. Ia 10-12 ordu egiten genuen lan, eta hala ere, bizi kalitatea gaur-egungoa baino askoz txarragoa zen...Oso bizitza pobrea eta eskasa generaman.
Hori bizitza ekonomikoaren arloan, baina gerra-ostearen ondorioak kulturan ere nabaritu ziren. Adibidez zinean. Eromena badirudi ere, askorentzat zinea bihurtu zen elikaduraren ordezko. Gutako askok, jatekorik ez genuenean, zinera joaten ginen, horrek beste zerbaitetan mantentzen baitzigun burua. Gainera zinea 5etatik 12ak arte egoten zen irekita, eta hotz egiten zuenen han egoten ginen itxi arte, pelikula berbera 4 aldiz ikusten. Gutxienez han bero eta gustora geunden, gosean pentsatu barik.
- Zer nabarmenduko zenuke garai horretatik?
Ba adibidez arrazionamendu kartilena. Gobernuak kartila batzuk ematen zizkigun zigilu batzuekin, errazionamendu zeritzenak. Guztia zegoen errazionatuta, adibidez litro erdi olio, kilo erdi azukre, ogi zati bat… Gerraostean, figura nabarmen bat agertu zen: estraperlistak. Mundu mailan gertatu zen iruzur bat izan zen, batez ere Estatu Batuetan. Pertsona hauek zera egiten zuten: errazionamenduko soberakinak hartzen zituzten gero saltzeko. Adibidez, niri errazionamenduan azukrea eman didate, baina patatak nahiago ditut. Orduan estraperlisten etxera joaten zinen, eta han azukrea beste zerbaitegatik aldatzen zituzten, hala nola indabak, patatak… Gero hori herrixketan saltzen zuten, eta handik oinarrizko jakiak ekartzen zituzten hirietara.
- Inmigrazioaren harira, nola bizi izan zenuten?
Hori Espainian garai horretan eman zen fenomeno garrantzitsu bat izan zen, barne inmigrazioa. Ez zen gaur-egun bezala, jendea beste herrialdeetatik etortzen dela, inmigranteak Espainiako erregio batetik bestera mugitzen ziren, zonalde industrailizatuetara.
Hasiera batean, landetako jendea hirietakoa baino hobeto bizi zen, hortuak zituzten, abereak...Baina denbora pasa ahala, landetan lan eskasia hasi zen, eta gainera latifundistek oso txarto ordaintzen zieten. Eta askok hirietara emigratu behar izan zuten. Hasieran familiakide bat etortzen zen,gero emaztea eta seme-alabak, gero anaia, lehengusuren bat… azkenean familia oso bat egoten zen pisu batean bizitzen.
Kanpotik etorritakoei koreano deitzen zitzaien, modu despektibo batean. Lasesarretik ikusten genituen etortzen, panazko prakekin eta kartoizko maletekin. Oso “herriko” janzkera zeramaten. Baina hauek asko lagundu zuten herriaren berreraikuntzan eta berpizketan, eta nire ustez ez dute eman beharreko merezimendua jaso, alderantziz, asko kritikatu izan zaie.
- Espainiako egoera zela eta, hainbat neurri ekonomiko hartu ziren, zertan zeutzan? Nabaritu ahal zenituzten eraginak?
Bai, gogoratzen dut.. Espainiako egoera oso txarra zen, eta Francok eta haren ministroek hainbat plan jarri zituzten martxan hori hobetzeko. Horietako bat Estatu Batuekin akordio bat izan zen, (Marshall plana) eta laguntza ekonomikoa eman ziguten. Baina inork ez du ezer oparitzen, eta trukean, Estatu Batuarrek Espainiako hainbat lurralde hartu zituzten (adibidez Rota) base militarrak jartzeko, badaezpada Errusiak gerra bat hasten bazuen. Estabilizazio Plana ere egoera hobetzeko asmoz hartutako neurrien multzoa izan zen, eta ekonomia egonkortzea lortu zuen nolabait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.