Ekhi txanpona 2013an jarri zen martxan Bizkaiko zenbait herritan ekonomia erreala eta komunitatearen ongizatea bultzatzeko eta diruaren erabilera espekulatiboa saihesteko. Egungo eredu ekonomiko nagusiari aurre egiteko sortu zen. Eredu ekonomiko honek aberastasuna esku gutxitan pilatzen du, hau da, dirua gorde beharrean, erabiltzera bultzatzen zaitu egungo moneta sistema ez bezala.
Txanpon hau, eremu lokalean bakarrik funtzionatzen duen txanpona da, auzoari atxikituta dago, txanpona onartzen duten saltokietan mugitzen zen soilik eta finantza merkatuetara ihes egiteko aukerak ekiditu egiten zituen, baina orain, Ekhi eremu zabalago batera eraman nahi dute eta horretarako Ekhilur sortzen hari dira.
Ekhilur, Ekhi monetaren beste erabilera posible bat izango da, zein euroz kargatutako kreditu txartel baten bidez edozein lokaletan erabili ahal izango da, baina Ekhilurren kide izateagatik, puntuak jasoko dituzu, bai eta feminismoa bultzatzen duten lokaletan, ingurumena babesten duten lokaletan… erabiltzeagatik ere puntu gehiago jasoko dituzu.
Proiektuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hurrengo bideoa ikusi, non Miguel Angelek, Ekhi monetaren sortzaileetako batek, azaltzen digun zertan datzan proiektua, nola funtzionatuko duen Ekhilur eta izan dezakezuen beste edozein zalantza honi buruz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.