2018(e)ko ekainaren 13(a), asteazkena

Sexu langileen eskubideak sustatzen

Iranzu Cantero, Haizea Galán, Estela Portugal eta Leire Camiña


 “La infraestructura que hay en determinados países de África es: mientras tengas dinero, te hago un pasaporte y te lo hago a la carta.” Horiek izan ziren Diegoren hitzak, Askabiden bildu ginenean.

Prostituzioa gaur egun pil-pilean dagoen gai bat da, mugimendu feministarekin zerikusia duena. Zenbait femistek abolizioaren alde daude, eta beste batzuk, aldiz, legalizazioaren alde. Hiztegiak ematen duen definizioa hau da: sexu-harremanak izatea diruaren truke. Baina gu Askabide elkartera joan gara gai honetan gehiago sakontzeko. 

Hasteko, Diegok azaldu zigun Askabide zertan datzan. 1985ean sortutako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, prostituzioaren arloan dauden pertsonekin lan egiten duena. Arduratzea eta erantzutea da haien helburu nagusia.


Berak esan duen bezala, elkartera joaten diren pertsona gehienak emakumeak dira baina zenbait gizon ere badaude. Munduan %95 emakumeak dira, %2 gizonak eta %3 transexualak. Normalean baliabideak ez dituztelako eta harrera pisuak bilatzen dituztelako joaten ohi dira. Eskariaren zati handi bat arreta medikoa da, eta behin harrera pisuetan egonda formazioa eta enplegua lortzeko laguntza eskatzen dute. 

Askabidera ailegatzen diren emakume gehienak antzeko perfila daukate: 
Inmigrantea (gehienak Hego-Amerikatik edo Latino-Amerikatik).
Emakume Afrikarrak kaleetan.
Bere jatorriko herrialdeetako familiaren karguekin.
Gaztea.(20-35/40)
Ikasketa maila baxua.
Etengabe herrialdetatik mugitzen dira.

Leku desberdinetan lan egiteko, eskatzen dituzten ezaugarriak mota askotakoak dira. Baina normalean dokumentazioaren fotokopia bat eskatzen diete. Beste arazo bat dago Afrikatik etortzen diren emakumeekin. Askotan dokumentaziorik gabe etortzen direnez, 18 urtetik pasatzen ez direla susmatzen dute, orduan ziurtasun absolutua izatea oso zaila da. Afrikarren kasuan zailagoa da, dokumentazioa ez dutelako edo dutena ez da legala. Herri batzuetan dagoen azpiegitura da: dirua duzun bitartean, pasaporte bat egiten dizut eta aukeran egiten dizut.

Abolizazioaren edo legalizazioaren artean eztabaida asko daude. Askabiden inoiz ez izan dute jarre finkoa izateko helburua. Elkartean dauden pertsonak ez dakite ziur zein aldetan jarri, baina ez dute uste politikarik dagoenik prostituzioaren arazoa konpontzeko. 
Hau da Diegorekin eginako elkarrizketa:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.