2018(e)ko ekainaren 13(a), asteazkena

Bidaide. Gizarte bazterketari aurre egiten.

Sheila Izquierdo, Maitane Alonso eta  Maider Mier

Gizarte-bazterketa, marjinazio, esklusio edo bazterkeria pertsonek bizi-kalitatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa da, gizartearen sisteman modu egokian ez integratzeagatik.
Baztertuek hauek izan ahal dira: ezgaitasunarekiko pertsonak, etxegabeko pertsonak, imigranteak, iraupen luzeko langabeak, drogen mendekoak, alkoholikoak…
Gizarte bazterketa murrizteko, eguneko zentroak eta harrera zentroak sortu dira.
Gaur egun, Barakaldon bi zentro zabalduta daude; Bidaide eta Bideberri.
BIDAIDE: Santa Teresan dago. Harrera-zentro bat da. Bertan sartzen diren pertsonak ez dute ez sarrerarik ez etxerik.
Egoera horretan dauden pertsonek bi aukera dituzte:
Gau atentzioko zerbitzua: Lasesarre polikiroldegian dagoena.Baina arazo bat dago; pertsona bakoitzak bakarrik  7 egun joan daiteke, gero 3 hilabete itxaron behar dituzte berriro joan ahal izateko.
Beste batzuek harrera lortzen dute.
Elkarrizketa

Kidenda: bidezko merkataritza lantzen duen erakundea.

Daniel Pinto, Alma Tapanes, Laura Bravo eta Unai Akarregi

1996aren amaieran jaio zen. 2002ko abenduan bidezko merkataritzako dendea zabaldu zen. Kidenda: “Alboan”ek, “Caritas”ek eta “Misinoetarako Bilboko Ordezkaritza”k sustatutako Bidezko Merkataritzarako proiektua da.

Zer lortu nahi du ekimen honek: Hegoaldeko herrialdeen garapenari lagundu, bidezko merkataritzako erakundeen produktuak komertzializatuz.

3 arlotan jarduten du:
- Bidezko merkataritzako produktuak komertzializatu
Eskulangintza, bitxi eta ehun-gaiak. Bitarteko barik erositakoak, Hegoaldeko herrialdeetako ekoizleei (Ekuador, Peru, Nikaragua, India, Paraguay...) Teknika, gizarte eta ingurugiro kalitatea bermatzen du.

Sexu langileen eskubideak sustatzen

Iranzu Cantero, Haizea Galán, Estela Portugal eta Leire Camiña


 “La infraestructura que hay en determinados países de África es: mientras tengas dinero, te hago un pasaporte y te lo hago a la carta.” Horiek izan ziren Diegoren hitzak, Askabiden bildu ginenean.

Prostituzioa gaur egun pil-pilean dagoen gai bat da, mugimendu feministarekin zerikusia duena. Zenbait femistek abolizioaren alde daude, eta beste batzuk, aldiz, legalizazioaren alde. Hiztegiak ematen duen definizioa hau da: sexu-harremanak izatea diruaren truke. Baina gu Askabide elkartera joan gara gai honetan gehiago sakontzeko. 

Hasteko, Diegok azaldu zigun Askabide zertan datzan. 1985ean sortutako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, prostituzioaren arloan dauden pertsonekin lan egiten duena. Arduratzea eta erantzutea da haien helburu nagusia.

Goiztiri elkarteko pisu batean


Nerea eta Claudia Sedano
Ekainaren 6an inmigranteen etxe batean egon ginen.Goiztiriko neska (hezitzaile soziala) batekin egon ginen arratsalde osoan eta azaldu zigun zertaz zihoan haien proiektua eta nola laguntzen diete imigranteei.Azaldu zigun imigranteek zeuden etxeak elizarenak zirela eta Eusko Jaurlaritza subentzioak bakarrik ematen zietela. Etxe horietan sartzeko zerrenda luze bat dago eta orain itxi behar izan dute jende gehiegi dagoelako eta oraindik sartzen arin direlako 2017ko ekainaren jendea.Gainera 6 hilabete bakarrik egon ahal dira eta horrela, denborarekin poliki-poliki paperak lortzen joango ziren.
Elkarrizketa

2018(e)ko ekainaren 11(a), astelehena

Ekhilur: moneta lokala eta elektronikoa

Natalia Monetero eta Ane García

Ekhi txanpona 2013an jarri zen martxan Bizkaiko zenbait herritan ekonomia erreala eta komunitatearen ongizatea bultzatzeko eta diruaren erabilera espekulatiboa saihesteko. Egungo eredu ekonomiko nagusiari aurre egiteko sortu zen. Eredu ekonomiko honek aberastasuna esku gutxitan pilatzen du, hau da, dirua gorde beharrean, erabiltzera bultzatzen zaitu egungo moneta sistema ez bezala.

Txanpon hau, eremu lokalean bakarrik funtzionatzen duen txanpona da, auzoari atxikituta dago, txanpona onartzen duten saltokietan mugitzen zen soilik eta finantza merkatuetara ihes egiteko aukerak ekiditu egiten zituen, baina orain, Ekhi eremu zabalago batera eraman nahi dute eta horretarako Ekhilur sortzen hari dira.
Ekhilur, Ekhi monetaren beste erabilera posible bat izango da, zein euroz kargatutako kreditu txartel baten bidez edozein lokaletan erabili ahal izango da, baina Ekhilurren kide izateagatik, puntuak jasoko dituzu, bai eta feminismoa bultzatzen duten lokaletan, ingurumena babesten duten lokaletan… erabiltzeagatik ere puntu gehiago jasoko dituzu.

2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

ELKARRIZKETA: Gerra Zibila Muskizen, Anparoren eskutik

Oihane Redondo, María Martínez, Aidé Martín eta Maialen Santos


Amparok 96 urte ditu eta Burgosen jaio zen. Bost urterekin bere familia Muskizera joan zen bizitzera eta bertan pasatu zuen gerra zibileko garaia. Pobrezia, gosea, estraperloa, bonbardaketak eta gerraosteko errepresioari buruz hitz egin digu elkarrizketa honetan.


Clickatu hemen elkarrizketa deskargatzeko.

ELKARRIZKETA: Jose Sanchez, 1934an jaioa, Barakaldokoa.

Enara Herranz, Alazne Sesmero, Gaizka Castillero eta Irati Diego

50. hamarkadan Espainiako ekonomia berpizten eta modernizatzen hasi zen, eta industrializazioak lehen pausuak eman zituen. Horregatik, landetan bizi ziren pertsona asko eta asko hirietara joan ziren bizitzera, lan eskari handiagoa baitzegoen. Gainera, nekazaritza mekanizatzen hasi zen, eta lan gutxiago zegoen nekazarientzat.1940 eta 1960. urteen artean hazkunde demografiko handia gertatu zen Barakaldon inmigrazioaren ondorioz. Gaur egun gertatzen ari den bezala, gero eta jende gehiago etortzen zen atzerritik eta horrek segurtasun eza eta etsaitasuna sortu zuen herrialde ezberdinetako langileriaren artean. Bertakoei lana lapurtzera etortzen zirela leporatzen zieten immigranteei, eta arrazismoa nagusitu zen langileen artean. Burgosetik, Palenziatik, Galizatik...etortzen zirenei “Maketo” edota “Koreano” deitzen zitzaien.
  
Jose Sanchez eta Julia Perez Barakaldon jaio ziren, guda garaian. Lehenengo pertsonan bizi izan zituzten gerraren ankerkeria eta haren ondorioak.
Gosea, hotza, txirotasuna eta heriotza ate-jo etengabean.
Historiaren lekuko eta biziraule izan direlako jasotzen dugu gaur haien testigantza. Eta historia eraiki zutelako kontatzen digute gaur haien istorioa.