2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

Starbucks enpresaren azterketa

Ainhoa Corral, Oier Saénz eta Aitor Yáñez
Starbucks kafe enpresa  bat da, oso famatua. Howard Schultz enpresaburua da eta berak dio, kafe hauek italiar kafeetan oinarrituta daudela. 


1971. urtean lehenengo kafetegia Seattle-n ireki zen. Berehala ospetsu bilakatu zen, eta horri esker bizkor hedatu egin zen mundutik. Izan ere, gaur egun hain famatua da, zein, 17.000 kafetegi baino gehiago ditu.

Bezeroak lortzeko nahian, Starbucks enpresak marketin estrategia ugari erabiltzen ditu. Esaterako, desberdintze-estrategia. Hori erabiliz, bere produktua gainerako kafe marken gainetik jartzen du: bezero motaren arabera produktu ezberdinak edota beste motatako kanpainak abian baititu.


2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

Inditex enpresaren azterketa

Mireia Blázquez, Uxue López eta Ane Merino


Inditex oihalgintzan eta arropa salmentan aritzen den multinazional espainiarra da. Ekoizten duen produkzioaren %57a Espainiatik kanpo saltzen du gaur egun, bere bulego nagusiak Arteixon (A Coruña, Espainia) daude.
1963. urtean Amancio Ortegak arropa ekoizteko enpresa bat sortu zuen. Pixkanaka, enpresa handituz joan zen eta Europara arropak esportatzen zituzten fabrikak zabaldu zituen. Dena den, ez zuen bere lehen Zara denda ireki 1975.urtera arte. Urte hartan, A Coruñako erdiguneko kale batean zabaldu zuen lehen denda. Dendak izan zuen arrakastak eraginda, Galizia eta Espainiako beste probintzia batzuetan denda gehiago zabaldu ziren. 1985ean Inditex taldea sortu zen.

Mercadona enpresaren azterketa

Aloia, Lorena eta Eder


maercadona1.jpg
Valentzian 1977an sortutako banaketa-enpresa da. Hasiera batean Cárnicas Roig taldearen barruan zegoen, baina ezari-ezarian denda kopurua handitu eta Espainia osoan ezarritako supermerkatu-kate erraldoia bihurtu da.
Enpresa honen helburua “bere bezeroen (“jefe” deiturikoak) beharrizanak asetzea” da. Horretarako, elikagaiak, kosmetikoak, drogeria produktuak eta hornigarriak saltzen ditu, bere marka propioaren (Hacendado, Deliplus, Bosque Verde…) eta lehengo marken bidez (Nestlé, Coca-Cola, Gullón…).