2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

Mercadona enpresaren azterketa

Aloia, Lorena eta Eder


maercadona1.jpg
Valentzian 1977an sortutako banaketa-enpresa da. Hasiera batean Cárnicas Roig taldearen barruan zegoen, baina ezari-ezarian denda kopurua handitu eta Espainia osoan ezarritako supermerkatu-kate erraldoia bihurtu da.
Enpresa honen helburua “bere bezeroen (“jefe” deiturikoak) beharrizanak asetzea” da. Horretarako, elikagaiak, kosmetikoak, drogeria produktuak eta hornigarriak saltzen ditu, bere marka propioaren (Hacendado, Deliplus, Bosque Verde…) eta lehengo marken bidez (Nestlé, Coca-Cola, Gullón…).


Ekimen honen ospea, arrakasta eta mozkin handia marka propioei zor dizkie, kalitate-prezio erlazioa oso ona delako. Elikagaien arloan Hacendado marka nabarmentzen da. Lehenengo marken produktuen antza handia duenez eta produktu esklusiboak dituenez, kontsumitzailen arreta erakartzen du. Gainera, Deliplus izeneko kremen kopuru handia saltzen dute, erabiltzaileek kalitate ezinhobea dutela uste baitute.

Publizitatean inbertsio handirik ez dauka. Izan ere, bere helburua ahoz-aho hedatzea da. Horretarako, prezio baxuak ezartzen dituzte eta horri esker, jendea dirua aurrezten du.

Azken urteetan Mercadonak mozkina handitzea lortu du. Izan ere, 2015ean 611 milioi euroko mozkin garbia lortu zuen, aurreko urtean baino 68 milioi € gehiago. Horrez gain, Espainaren BPGaren %1,8 da eta 651 mililoi € inbertituta dauzka.

Dendaren antolaketa, kokapena eta gestioa irabaziengan eragin handia dauka. Estatu osoko leku estrategikoetan dauzka dendak kokatuta. Hori dela eta, Euskal Herrian ezartzen zen bitartean hainbat elkarteek kexatzen hasi dira.

Barakaldon hipermerkatu handi bat duela gutxi ireki dute. Horren aurka
maercadona manifa.jpgBerri Otxoak (gizarte bazterketaren aurka eta gizarte eskubideen aldeko plataforma) dago. Haien ustez “Barakaldora lan prekarietatea eta zabor kontratu gehiago ekarriko ditu”. Langile batzuen artean arazoak ere badaude. Baja hartzeko arazoak egon ohi dira: soldatak atxikitzen dituzte eta kaleratzeak sor ditzake. Gainera, sare sozialetan Mercadona salatzea edo haren aurka egitea kanporatzeak ere eragiten dituzte.  Neurri hauek adierazpen-askatasunaren kontra jotzen dute, Konstituzioak bermatzen dituen eskubideen aurka, alegia.
Hipermerkatu hauen hornitzaileak itzelezko presiopean daude. Sinatzen dituzten kontratuak biziartekoak dira, eta prezioak merkeak mantentzeko gastuen murrizketak eta inbertsio handiak eskatzen dizkie.  Hori dela kausa, lehengaiak saltzen dizkieten enpresetan influentzia oso handia dauka, lehia eragozten. Gainera, beste hornitzaile txikiago batzuk merkatutik at geratzen dira.

Hau guztia kontuan hartuta, Mercadona enpresa errentagarria dela eta bere langileen eskubideen kontura dela ondorioztatu dezakegu. Datuen arabera, langile edo “gerente” bakoitzak 25.500€ inguru saltzen ditu hilabetero, sufritzen duten presioaren ondorioz.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.