Starbucks kafe enpresa bat da, oso famatua. Howard Schultz enpresaburua da eta berak dio, kafe hauek italiar kafeetan oinarrituta daudela.

Bezeroak lortzeko nahian, Starbucks
enpresak marketin estrategia ugari erabiltzen ditu. Esaterako,
desberdintze-estrategia. Hori erabiliz, bere produktua gainerako kafe marken
gainetik jartzen du: bezero motaren arabera produktu ezberdinak edota beste
motatako kanpainak abian baititu.
Kafetegi honi egindako bisitan konturatu
ginen beste motatako trikimailuak ere erabiltzen dituela. Adibidez, ilaran
zauden bitartean, hainbat produktu jartzen dituzte eskuragarri, zuk itxaroten
duzun bitartean eros ditzazun. Edota, denboraldiaren arabera edalontzi diseinu
berriak plazaratzen dituzte, orain adibidez, gabonetako edalontziak dituzte.
Kafe honen prezioa garestitzat hartu da
askotan. Enpresaren arabera, prezio altu horiek kafetegien kokaleku
pribilegiatuak justifikatzen dituzte. Hala ere, prezio altuek ez dituzte bezero
kopurua asko aldarazi urteetan zehar.
Produktuaren jatorriari dagokionez, kafe arabikoa
erabiltzen dute beren kafetegietan. Izan ere, Erdialdeko Afrikatik, Asiatik eta
Hegoaldeko Amerikatik datorren kafe mota da. Enpresa honek, kafe kalitatea
bermatzeko kontrol zorrotza dauka.
2016ko abenduaren 8an egindako
elkarrizketan Starbucks-eko langile batek hainbat galdera erantzun zituen,
horietako batzuk:
-Zenbat ordu lan
egiten duzu?
-Bada, normalean 6 ordu lan egiten ditut,
astero lau egunetan. Baina oraintxe unibertsitateko ikasketekin bateratzen
dudanez lana, 3 orduko lanaldira murriztu didate.
-Nolakoa da
lan-giroa?
-Oso ondo konpontzen gara guztiok, eta
enpresa honen arauei jarraituz, bezero guztiei irribarre batekin agurtu behar
ditugu.
-Beste kafetegi
batean lanposturen bat izan duzu? Hori egia izatekotan, aldaketarik susmatu
duzu?
-Bai, nire lanaldia askoz luzeagoa zen,
eta soldata antzekoa zen, beraz, askoz erosoago nago hemen, Starbucks-en.
Hala ere, bezero batzuei ere galderak egin
genizkien:
-Zergatik
Starbucks eta ez beste kafetegi bat?
- Nire lagunekin geratzeko lekurik aproposena
da. Gehien gustatzen zaidana bere giroa da, izan ere gaztez beteta egoten
da beti. Gainera oso erosoa da.
-Zein da zure
iritzia bere kokalekuarekiko?
-Nire irtziz bere kokalekua osos egokia
da. Bilboko erdialdean kokatuta dago eta Bizkaiko hiriburura bisitan etortzen
naizen bakoitzean atzeden bat hartzeko isugarria iruditzen zait.
-Eta zer uste
duzu prezioei buruz?
-Alde batetik uste dut garestiak direla
eta jende guztiarentzat ez daudela eskuragarri. Hala ere, aurretik esan dudan
moduan, bere kokalekua eta giroa eragina izan dezake. Horretaz aparte, kafeak
nahiko handiak dira; beraz, proportzioan, ez dira hain garestiak.

OIER SÁENZ,
AINHOA CORRAL ETA AITOR YAÑEZ 1.B
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.