2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

Inditex enpresaren azterketa

Mireia Blázquez, Uxue López eta Ane Merino


Inditex oihalgintzan eta arropa salmentan aritzen den multinazional espainiarra da. Ekoizten duen produkzioaren %57a Espainiatik kanpo saltzen du gaur egun, bere bulego nagusiak Arteixon (A Coruña, Espainia) daude.
1963. urtean Amancio Ortegak arropa ekoizteko enpresa bat sortu zuen. Pixkanaka, enpresa handituz joan zen eta Europara arropak esportatzen zituzten fabrikak zabaldu zituen. Dena den, ez zuen bere lehen Zara denda ireki 1975.urtera arte. Urte hartan, A Coruñako erdiguneko kale batean zabaldu zuen lehen denda. Dendak izan zuen arrakastak eraginda, Galizia eta Espainiako beste probintzia batzuetan denda gehiago zabaldu ziren. 1985ean Inditex taldea sortu zen.


1988. urtean Zarak bere lehen denda zabaldu zuen Espainiatik kanpo, Portugalgo Porto hirian.  Pixkanaka herrialde ezberdinetan zabaldu ziren dendak, Mexiko, Zipre, Malta, Belgika, Suedia eta abar.
         Guztira, zortzi arropa denda ezberdin biltzen ditu Inditexek.




  • Zara:
         Zara moda-denden kate bat da. Inditex talde espainiarraren enpresa famatu eta zabalduena da. Munduan zehar, 900 denda ditu 62 herrialdetan, horietatik 270 Espainian.
         2004 urtean, Inditex taldearen %68a irabazi zuen, zara, dudarik gabe, multinazional honen lorpen nagusia da.

  • Pull and Bear:
         Pull and Bear Inditex taldeko arropa katea da, 1991n sortua. Hasieran, mutilentzako arropak baino ez ziren saltzen baina 1998. urtean emakumeentzako bilduma sortu zen. Munduan zehar, 895 denda ditu, 50 herrialdetan banaturik.

  • Bershka:
         Bershkak 1998ko apirilean ireki zituen ateak lehen aldiz. Gaur egun, 1.000 denda daude eta herrialde ezberdinetan kokatzen dira.

  • Massimo Dutti:
         Massimo Dutti Inditex taldeko arropa katea da, 1985ean sortu zen Bartzelonan gizonentzako moda denda moduan. 1991. urtean, Inditexek enpresaren %65 akzioak eskuratu zituen.
         Gaur egun 53 herrialdetan banatutako 584 denda ditu. Inditex taldeko gainerako dendak baino garestiagoa da eta arropa klasikoak eta dotoreak saltzen ditu.

  • Stradivarius:
         Stradivarius Inditex taldeko arropa konpainia da eta Bartzelona, Espainian du bere egoitza.
         Stradivarius 1994. urtean sortu zen eta 1999. urtean Inditex taldeak erosi zuen. 49 herrialdetan dago eta 794 denda ditu.

  • Oysho:
         Oysho arropa intimoan espezializatua dagoen denda da. Oysho hainbat produktu saltzen ditu; lentzeria, kirol arropa, pijamak, bainujantzia eta oinetakoak batez ere.
         Denda hau hainbat herrialdeetan banatuta dago; 600 denda daude 42 herrialdeetan.

  • Zara home:
         Zara Home 2003an sortu zen. Etxerako apainketa eta modan espezializatutako denda da.

  • Uterqüe:
         Uterqüe 2008an zabaldu zen. Arropa osagarriak saltzen ditu batez ere. Gaur egun 71 denda ditu soilik.


SALTZEKO ESTRATEGIA


         Amancio Ortegak sortutako enpresa oso famatua da ez dutelako diru asko inbertitzen kanpaina publiziatariotan, honen ordez beste metodo batzuk erabiltzen dituzte, adibidez:


  1. Inditex-en dendak hiri bakoitzeko kale inportanteenetan kokaturik daude, honi esker lortzen dute pertsona gehiago denda ezagutzea.
  2. Dendek erakusleiho asko dituzte, eta deigarriak eta handiak dira.
  3. Denden ateak oso handiak eta zabalak dira modu honetan dendarako sarrera ez dauka oztoporik.
  4. Arropa beti ondo antolatuta izatea beste estrategia bat da.
  5. Denden fatxada oso nabarmena ez izatea saiatzen dira, horrela erosleak arreta guztia jarriko dute arropan.
  6. Arropa prezio eskuragarrietara saltzen dute,modu honetan publiko gehiago erostea lortzen dute.




FAST FASHION


        Inditex fast fashion deitutako estrategia erabiltzen du, honek azken kolezioak haien dendetan saltzean datza, baina hori bai, arropa hau ekoizteko prezioa eta saltzekoa ez da oso garestia. Baina oso garestia ez denez, arropa ez du denbora luzerako balio, horrela ere lotzen da jendea gehiago erostea.


NOLA FABRIKATZEN DA ARROPA?
         Lehen esan dugun bezala inditexen arropa prezio txikietan ekoizten da, baina nola lortzen dute hau? Jende gutxi dakiena da Inditex taldeak fabrika asko dituela Maroko eta Brasil aldetik eta han lan egiten duten pertsona askok esklaboak eta umeak direla, horrela ez diete soldata handia eman behar eta arropa ekoiztea ez zaia hainbeste kostatzen.


MERKATU MOTA

  Merkatua aztertzeko hiru elementu hartu behar ditugu kontuan.
eskaintzaileen kopurua eta eskatzaileen kopurua kasu honetan oso handia dela, eta
ondasunen prezioa, merkea dela. Hau kontuan izanda Inditex lehia perfektuan oinarritzen den enpresa dela esan dezakegu.














       

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.