
Hasteko, XIX.mendean kokatuko gara, hain zuzen ere
1815.urtean. Une honetan Francis Edgeworth ekonomialariak bere liburua “Psikika
Matematikoa” argitaratzen du. Liburu hau oso inportantea da, Ekonomiaren
esparruan lehenetariko lan matematikoa delako. Edgeworthen ustez, ekonomiaren funtzionamendua
aldagarri matematikoen bidez azaldu daiteke, eta hortaz, ekuazioetaz osatutako eredu bat aurkezten du.
Bere ideia honetan datza: merkatuan lor ditzakegun probetxu ekonomiko guztiak
zenbat plazer ematen diguten arabera sailkatzen dira; hau da, merkatuaren
eskaintza handitu edo txikituko egingo da segun eta zer probetxu hartzen duten
eskatzaileek horretaz.
Behin Francis Edgeworth atzean utzita, bere lana jarraituko
duen ekonomialari berri bat agertzen da: Johann Von Thünen. Bere lana nagusien
artean, aurkitzen dira berak formulatutako ekuazio serieak, soldata bidezkoak
eta lurra ustiatzeko modu errentagarri bat aurkitzeko nahian; eta baita ere
Lokalizazioaren Teoria. Baina azkeneko bi ekonomialari hauetatik diferentea da
Léon Walras. Walras Normandian jaiotzen da 1834.urtean, eta Ekonomiaren munduan
bere aitak bultzaturik sartzen da. Bere bizimodua guztiz kaskarra denean,
Lausanan Ekonomia klaseak ematen hasi egiten da, eta momentu horretan bere
Oreka Ekonomikoaren teoria garatzen hasten da: Bere ustez, Ekonomian lege
ekonomikoak existitzen dira, eta hauek diziplina matematikoak bezala aurkezten
ditu. Hau da Oreka Ekonomikoaren Teoria konposatzen dituzten faseak:
- Eskaria eta Eskaintza: Haien arteko erlazioa aurkitu nahi du. Edozein produktuaren balioa bere rareté-an dago, hau da, bere arrarotasuna edo bere eza. Ideia honetatik ateratzen da Eskaria eta Eskaintzaren legea:
1.
Eskaria handitzen bada
Eskaintzaren prezioak igoko dira.
2.
Eskaria txikitzen bada
Eskaintzaren prezioak jaitsiko dira.
Baina Walras-ek egoera orekatu bat aurkitu nahi du.
- Oreka Orokorra: Eskaria eta Eskaintzaren arteko oreka lortu egin zuen hainbat aldaketa sortuz bere teorian, hala nola, ekoizpen faktoreen sailkapena (natura, lana eta kapitala). Dena den, bere ustez oreka hori guztiz apur daiteke, aldaketa txiki batek Ekonomiaren multzo osoan ondorioak izan daitekeelako.
Léon Walras-en teoria ez zen famatua izan, ekuazioak
oso zailak zirelako garaiko ekonomialariak horiek ulertzeko. Gainera, hogei
urte pasa eta gero, John Von Neumann hainbat akats aurkitu egin zituen Walrasek
egindako ekuazioetan, hainbaten emaitza negatiboa zelako, eta horrek suposatzen
zuen erosleek saltzaileari ordaintzen ziotela. Gainera, nahikoa ez izan arren,
Keynesek atzera bota egin zuen bere teoria, esaten zuelako ezin zela sistema
ekonomiko bat planifikatzea geroaldi urrun baterako.
Denbora asko pasatu egin zen, 1950.urtean
Estatu Batuar eta Frantziar ekonomialari askok Walras-en teoriak berreskuratu
arte (hori bai, nolabaiteko erreformak sortuz).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.