2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

ELKARRIZKETA: Gerra Zibila Muskizen, Anparoren eskutik

Oihane Redondo, María Martínez, Aidé Martín eta Maialen Santos


Amparok 96 urte ditu eta Burgosen jaio zen. Bost urterekin bere familia Muskizera joan zen bizitzera eta bertan pasatu zuen gerra zibileko garaia. Pobrezia, gosea, estraperloa, bonbardaketak eta gerraosteko errepresioari buruz hitz egin digu elkarrizketa honetan.


Clickatu hemen elkarrizketa deskargatzeko.

ELKARRIZKETA: Jose Sanchez, 1934an jaioa, Barakaldokoa.

Enara Herranz, Alazne Sesmero, Gaizka Castillero eta Irati Diego

50. hamarkadan Espainiako ekonomia berpizten eta modernizatzen hasi zen, eta industrializazioak lehen pausuak eman zituen. Horregatik, landetan bizi ziren pertsona asko eta asko hirietara joan ziren bizitzera, lan eskari handiagoa baitzegoen. Gainera, nekazaritza mekanizatzen hasi zen, eta lan gutxiago zegoen nekazarientzat.1940 eta 1960. urteen artean hazkunde demografiko handia gertatu zen Barakaldon inmigrazioaren ondorioz. Gaur egun gertatzen ari den bezala, gero eta jende gehiago etortzen zen atzerritik eta horrek segurtasun eza eta etsaitasuna sortu zuen herrialde ezberdinetako langileriaren artean. Bertakoei lana lapurtzera etortzen zirela leporatzen zieten immigranteei, eta arrazismoa nagusitu zen langileen artean. Burgosetik, Palenziatik, Galizatik...etortzen zirenei “Maketo” edota “Koreano” deitzen zitzaien.
  
Jose Sanchez eta Julia Perez Barakaldon jaio ziren, guda garaian. Lehenengo pertsonan bizi izan zituzten gerraren ankerkeria eta haren ondorioak.
Gosea, hotza, txirotasuna eta heriotza ate-jo etengabean.
Historiaren lekuko eta biziraule izan direlako jasotzen dugu gaur haien testigantza. Eta historia eraiki zutelako kontatzen digute gaur haien istorioa.




ELKARRIZKETA: Autarkia eta estraperloa Espainiako gerraoste garaian

Uxue Casanova, Uxue Valero, Jon Rivero eta Iraide Calderón

Espainiak gerra zibilaren ostean beraren biztanleriaren eta bere gaitasun produktiboaren zati handi bat galdu zuen . Eskasiaren ondorioz, miseriak eta gose egoerak sortu ziren. Frankoren alderdia indarkeria areagotu zuen errepresioarekin eta zigorren bidez. Honen ondorioz, irabazleen (Frankoren alderdikoek) eta galtzaileen (errepublikanoak) artean desberdintasun handia zegoen,  ez zegoen adiskidetzeko modurik.

Elkarrizketa hau gerra zibilaren gerraostea bizi izan zuen Teodoro izeneko agure bati egin diogu, beraren herriaren eta  familiaren egoera ekonomikoari buruz galdetu diogu, baita Francoren erregimenari buruzko hainbat galdera egin dizkiogu, nola eragiten zuen bere diktaduraren murrizketak eta zer egiten zuten bizitzari aurre egiteko.

2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea

Biziz Bizi. Bizikletaz garraio sistema jasangarriaren bila

Uxue López, Ane Merino eta Mireia Blázquez

Hainbat era daude planetan jasangarritasuna lortzeko, ohikoenak birziklatzea, berrerabiltzea, murriztea, etab.  Baina gure ustez garraio sistema ekologiko bat erabiltzea garrantzitsuena da.
Garraioa garrantzia handia dauka gizarte eta ekonomiaren garapenean.Azken urteetako garraioaren etengabeko hazkundea eta honen aurreikuspenak ikusita, esan dezakegu garraio jasangarria baten ideia lortzea nahiko zaila dela.Garraioaren jasangarritasuna lortu nahi da, hau da, ingurumenean inpaktu txikia duten mugikortasuna erabiltzea.
Atzo biziz biziko partaide batekin egon ginen eta azaldu zigun ze motatako proiektuak dituzte eta zeintzuk dira haien helburuak.

Haiek bizikleta garraiobide gisa bultzatzen dute, noski mugikortasun politiketan sartuz. Urtean zehar hainbat proiektu egiten dituzte, adibidez  bizikletaz ibiltzen ikasi nahi duten helduentzako ikastaroak egiten dituzte urtean zehar.

2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

Multinazionalak eta bidezko Merkataritza

Lorena Cabria, Oier Sáenz eta Ainhoa Corral.

Askotan argitaratu dira multinazionalen esplotazioari lotutako albiste asko. Deslokalizazioa erabiliz, multinazionalak ekoizpen-kostu txikiagoa daukan herrialdetara bidaltzen dute haien ekoizpen-fabrikak, bertan soladatak txikiagoak baitira. Esaterako, Primark arropa dendak bere ekoizpenaren zati handi bat Bangladeshen egiten du, eta bertan arazoak izan ditu, haien lantegia erori egin zelako baldintza kaskarretan zegoelako. Multinazionalen esplotazioari lotutako telesail bat sortu dute SweatShop deitutakoa. Bertan, hiru neska-mutil, herrialde garatuetakoak, Bangladesh-era doaz bertako langileekin lan egitera, eta horri esker, ikus dezakegu zelako baldintzetan lan egiten duten hango langileek.

2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

Makala II, espazio autogestionatu bat Barakaldon


Aitor Yáñez eta Eder Niño.

Autogestioa hitzak grekeraz auto=norberak egitea eta gestio=kudeaketa esan nahi du. Hau da, edozein elkarteren antolakuntzan parte hartzen duten pertsonen elkarlanean oinarritzen da, kanpoko eragileen (udaletxea, gobernua…)  parte hartzerik gabe. Anarkismoaren barruan dauka jatorria; XIX. Mendean sortu zena.

Barakaldon eremu autogestionatu ugari aurki ditzakegu (La Huertaka, BGA, Makala II gaztetxea....). Guk azken honetara jo dugu, San Bizente auzoan kokaturiko lokal okupatua ezagutzeko.

Gaztetxe hori Barakaldoko Gazte Mugimendu izeneko antolakundeak kudeatzen du, eta bertan militatzen duen Maialen elkarrizketatu dugu.

2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

Starbucks enpresaren azterketa

Ainhoa Corral, Oier Saénz eta Aitor Yáñez
Starbucks kafe enpresa  bat da, oso famatua. Howard Schultz enpresaburua da eta berak dio, kafe hauek italiar kafeetan oinarrituta daudela. 


1971. urtean lehenengo kafetegia Seattle-n ireki zen. Berehala ospetsu bilakatu zen, eta horri esker bizkor hedatu egin zen mundutik. Izan ere, gaur egun hain famatua da, zein, 17.000 kafetegi baino gehiago ditu.

Bezeroak lortzeko nahian, Starbucks enpresak marketin estrategia ugari erabiltzen ditu. Esaterako, desberdintze-estrategia. Hori erabiliz, bere produktua gainerako kafe marken gainetik jartzen du: bezero motaren arabera produktu ezberdinak edota beste motatako kanpainak abian baititu.


2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea

Inditex enpresaren azterketa

Mireia Blázquez, Uxue López eta Ane Merino


Inditex oihalgintzan eta arropa salmentan aritzen den multinazional espainiarra da. Ekoizten duen produkzioaren %57a Espainiatik kanpo saltzen du gaur egun, bere bulego nagusiak Arteixon (A Coruña, Espainia) daude.
1963. urtean Amancio Ortegak arropa ekoizteko enpresa bat sortu zuen. Pixkanaka, enpresa handituz joan zen eta Europara arropak esportatzen zituzten fabrikak zabaldu zituen. Dena den, ez zuen bere lehen Zara denda ireki 1975.urtera arte. Urte hartan, A Coruñako erdiguneko kale batean zabaldu zuen lehen denda. Dendak izan zuen arrakastak eraginda, Galizia eta Espainiako beste probintzia batzuetan denda gehiago zabaldu ziren. 1985ean Inditex taldea sortu zen.

Mercadona enpresaren azterketa

Aloia, Lorena eta Eder


maercadona1.jpg
Valentzian 1977an sortutako banaketa-enpresa da. Hasiera batean Cárnicas Roig taldearen barruan zegoen, baina ezari-ezarian denda kopurua handitu eta Espainia osoan ezarritako supermerkatu-kate erraldoia bihurtu da.
Enpresa honen helburua “bere bezeroen (“jefe” deiturikoak) beharrizanak asetzea” da. Horretarako, elikagaiak, kosmetikoak, drogeria produktuak eta hornigarriak saltzen ditu, bere marka propioaren (Hacendado, Deliplus, Bosque Verde…) eta lehengo marken bidez (Nestlé, Coca-Cola, Gullón…).