Gaizka Castillero eta Irati Diego

Baliabide naturalak lanaren bidez lehengai bihurtzen dira - Lehengai horiekin, lan eginez, makinak eratzen ditugu - Makina horiekin, lan eginez, beste lehengai batzuk produktu bihurtzen ditugu.
Lanaren garrantzia produktu edo zerbitzu baten balioa ezartzeko bazuen bere garrantzia Antzinako Grezian, eta ideia honek mugimendu filosofiko bat zabaldu zuen. Adibidez: eskulangile batek aste bat ematen badu sare bat josten, ez du trukatuko goiz batean zizelkatutako egurrezko objetu batekin.
Karl Marxek esaten zuen, zerbaiten prezioa jartzerakoan kontuan izan behar zela, kapitala, naturaren jatorritik datozten baliabideak eta lana.
Adibidez bideoan ikusiko dugunez, ileapaindegi batean ordu oso bat 40 euro dira, kostu honek kontuan izan du bai kapitala, bai lana eta naturatik lorturiko baliabideak; artaziak, xaboia, persona honek egin duen denbora dirua lortzeko… Baina ordu erdia baldin ba da 20 euro izango dira.
Marxek pentsatzen zuen pertsona batek zerbait sortzen duenean, bere izaeraren islatzea dela, eta norbaitek erosten zuenean persona horrek sotutakoa asko pozten dela. Alaitasun hori sortzen da persona batek horrengan konfiantza izan duelako, eta pozik dago bere lanarekin.
Marxek esaten zuen kapitalismoak alaitasun hori suntsitu egiten zuela. Kapitalismoarekin sortzaileak ez zuen hark nahi zuena sortuko, baizik eta beste batek agindutako zerbait; horrela, bere irudimena desagertuko da.
Azaldu zergatik Karl Marxek pentsatzen zuen kapitalismoak gizartearen irudimena suntsituko zuela:
Karl Marxek esaten zuen gizakia mugitzen zuena zela beste gizakiak poztea. Horrela, produktu bat ekoiztean, langile batek besteak poztea du helburu. Baina, kapitalismoak izaera hori aldatuko zuela pentsatzen zuen, mugimendu ekonomiko honekin, langileek ez zutelako haien irudimena erabiliko produktu berriak ekoizteko besteak pozik egoteko, baizik eta, eskatzen zietena ekoiztea, makina bat balira bezala.
BIDEOA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.